Ospaezazu

zure urtebetetze festa ospatzeko

Nor gara

Urtebetetze festak, betidanik, zure “urteko egunik garrantzitsuena” ospatzeko eginak dira. Alegia, famili eta lagun giroan atsegintasunez eta zorio ntsu pasatzeko pentsatuak. Baina gauza asko dira antolatu, pentsatu eta egin beharrekoak, eta batzuetan ezinean ibiltzen gara gure onetik atera arte, amestutako festa hori ametsetan utziz.

Ospaezazu, amestutako festa perfektu eta zoriontsu hori egia bilakatzen saiatuko da, zure urteko egunik garrantzitsuenean ezertaz arduratu ez zaitezen, lagun eta familiarekin egun atsegin eta ahaztezin bat pasatuz.

Guk, amestutako urtebetet ze ahaztezinak egiten adituak gara, eta gure helburua, zuk, egun garrantzitsu horretan ahal duzun ondoen pasatzea da. Horretarako, zure eskura jarriko dugu zuk eskatutako edozer gehigarri, zein edozein festa mota, guk adituak garen baliabidearen bitartez, informatika eta kudeatze arloaz, baliatuz.

Enpresa berri hau, langile profesionalak osatzen dute, bezeroa atsegin handiz tratatzen dutenak eta hura desiratzen duena lortzeko gogo handiz jarduten dutenak. Hautatzen diguten pertsonentzako lan bikaina egiten dugu, buruan helburu finkor bat edukiz, bezeroa asetzea. Beraz gure burua lau hitz hauetan definitu genezake:

Profesionalak: gure lana arduratsu eta profesionaltasun handiz egiten dugu bezeroan pentsatuz eta emaitza ezin hobeagoak lortuz.

Bezero-asetzaileak: gure bezeroa ase gelditu arte ez dugu lana egiten utziko.

Berritzaileak: orain arte ezagutu diren festa tradizionaletik aparte, ideia ezin hobeak eta gustukoak ditugu.

Gainditzeko nahia: egunero gure burua gainditzeko ahalegina egiten dugu, lortutako emaitzetan oinarrituz.

Hau guztia, zure urtebetetze festa ospatzeko. Urtebetetze festa bat ez delako ospakizun soil bat, gure bizitzako oroimenean betirako gordeta geldituko den oroitzapen zoriontsua delako, gure izaera nabarmenduko duena.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.