Ospaezazu

zure urtebetetze festa ospatzeko

Eskerrikasko Guztioi!

Ospazaleok!

Azkenean Ospaezazu enpresa guztiz osatu dugu! Gure enpresako zati guztiak sortzea lortu dugu, bai eskaini behar ditugun zerbitzuen aldetik, bai enpresaren finantzaketaren aldetik eta bai enpresa hau haurrera ateratzeko behar dugun guztiaren aldetik. Gure bidean askoren laguntza izan dugu eta hemendik asko eskertu nahi diegu enpresa hau aurrera ateratzen lagundu digutenei !! Eta baita zuei ere ospazaleok!!

Hemendik haurrera gogor saiatuko gara guztion esfortzutik sortu den enpresa hau inoiz ahaztuta gelditu ez dezan.

Bihotzez… mila esker guztioi.

Gero eta gehiago ikasten!

Aupa Ospazaleok!

Lehengo ostiralean apirilak 3, Maria Isabel Lisarriren, kutxako lankidearen, bisita izan genuen! Maria Isabelek kutxa bankuaren funtzionamendua azaldu zigun. Baita ere, maileguen arloko informazioaz berri eman zigun, mailegua kontratatzerakoan kontuan hartzen diren interesak…

Laburbilduz, bisita atsegina izan genuen berea, eta ez larritu Ospazaleok!  Guk, jada, badakigu, Maria Isabeleri esker, finantzaketa sistema gure enpresarako.

Ongi izan!

Bezeroaren Paketea!

Aupa Ospazaleok!

Bezeroaren Pakete berria iritsi da! Azkenean zuek proposatzen dituzuen ideiak eta gaiak oinarritzat hartuz amestutako festa hori sortu dezakegu. Baita ere pakete honetan zuek ezartzen duzue zein izango den prezioa!

Anima zaitezte eta probatu!

Hasieran %20  beherapenarekin. Mugitu denbora luzez ez da egongo eta!


Esperientzia eskuratzen

Kaixo Ospazaleok!

Gure enpresa berriarekin konprometituta gaude eta horregatik pasa den asteazkenean Adaki enpresa bisitatu genuen. Gure egonaldian, beraien sortzaileekin hizketaldi bat izan ondoren, enpresa munduko hainbat gauzaz aholkatu gintuzten. Beraien enpresa nola sortu eta zer bide erabili zituzten azaldu ziguten. Baita ere, Adaki enpresa nola funtzionatzen duen eta zer motatako lana egiten duten azaldu ziguten. Bisita oso interesgarria eta hezigarria izan zen. Ikasitakoa oso baliagarria zaigu gure enpresarekin aurrera jarraitzeko.

Besterik gabe, har itzazue gure agurrik beroenak.

Lagunduiguzue hazten!!

Kaixo Ospazaleok berriz ere!

Jakina izango duzuenez Ospaezazu egunero hazteko prest dago, eta horregatik zuen eskura jarri ditugu zenbait inkesta non zuen iritziak eman ditzakezue ahala nahi ezgero.

Ziur gaude zuen laguntzarekin egunen batean enpresa handi bat bilakatzea lortuko dugula.

Mila esker guztioi!


Entradas más antiguas »
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.